Deustuko Zaldunak

 

Western bateko pertsonaien erara, unibertsitateko 16 ikaslek zaldi ibilaldi dibertigarri baten parte izan ziren. Ibilaldia Zubietako Zaldikide hipikan ospatu zen eta bertan zortzi erasmusek eta hemengo beste zortzi neskek hartu zuten parte. Ez dakigu zergatik ez zen mutilik animatu… Cowboy-rik ez ala?

Parte hartu zuen kide batek esan digunez, “txango lasaia izan zen gutxi gora behera ordu betekoa”. “Ibilaldi hau erlaxagarria izan zen, baina ezin izan genuen beste ikasleekin asko erlazionatu, talde txikietan atera ginelako eta zaldi gainean zurean pentsatzen zindoazelako”. Zaldiek ea honetaz zer pentsatzen duten falta zaigu, baina beraiekin nola hitzegin asmatzen dugun bitartean, gizakiekin konformatu beharra daukagu.

Ekintza hau Deusto Campusek antolatutako Buddy Programme-aren barruan urtean zehar ospatzen diren ekintzetako bat izan zen. Programa honen helburua erasmuseko eta Deustoko gure ikasleen arteko kidetza sustatzea da.

deustu-zaldiak
so…so…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *