Nola ikasten dute Deustuko ikasleek?

Edonork egin behar izan du noizbait azterketa bat eta honek aurrez prestakuntza bat eskatzen du. Ikasle bakoitza bere modura konpontzen da hauek prestatzeko. Batzuk kantuak asmatzen dituzte ikasi beharrekoekin, beste batzuk berriz, koloretako papertxoen bidez ikasten dute. Gaurkoan Orekoideek paseotxo bat eman dugu kanpusean barrena, ikasleei askotan urduri jartzen duten froga hauei aurre egiteko nola prestatzen diren galdetzen.

Azterketa erraza bada, lasaitasunez hartzen dute, eta ez dizuegu gezurrik esaten, gaupasa bat edo beste egiten dira. Bestalde, gehiago antolatzen diren ikasleak ere badaude, apunteak eta ikasketa ordutegiak ederki prestatzen dituztenak.

Batzuk etxean ikasten dute eta beste batzuk liburutegiko isiltasuna eta ikasketa giroa dute gogoko. Hala ere, badira batzuetan etxean eta bestetan liburutegian ikasten dutenak ere. Azken honen kasuan zalantzak ikasleekin argitzen baidira.

Ikaskideen inguruan ere hitz egin digute, azterketa garaian norekin ikasi behar den kontu handiz erabaki behar dela esanez. Azken finean, edonori gertatu zaio lagunekin liburutegira joan eta ikasten egon beharrean Youtuben bideoak ikusten edo Facebooken kuxkuxeatzen bukatzea.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *