Twin Melody: “Geure lehenengo diskoa prestatzen ari gara”


 

Koadrilako kide duela urtebetetik.

Aitana eta Paula Deustun magisteritza ikasten diharduten bi ahizpa dira. Honeraino arrunta dirudi denak, baina biki hauek badute berezitasun garrantzitsu bat: abeslariak dira. Eta ez nolanahiko abeslariak gainera, abeslari apartak! Haien YouTubeko kanalean 250.000 bat jarraitzaile dituzte, 24.000 Instagramen eta 18.500 inguru Facebooken. Baina har ezazue arnasa kontua ez baita hor bukatzen, ETBko A ze banda! programako irabazleak izan ziren aurreko urtean, Gu ta gutarraken parte hartu izan dute. Bestalde, telebista nazionalari dagokionez, Divinity kateko Cazamariposas programan, Cazastars lehiaketako irabazle izan ziren, zeinarengatik Alejandro Sanzek Marbellan emandako kontzertuko telonerak izan ziren. Eta bai, honakoa esan ondoren, gezurra irudi dakigukeen arren, 19 urte baino ez dituzte oraindik. Horra hor Twin Melody. 

Dena pelikula batekin hasi zen” dio Aitanak. “Pelikula musikala zenez, hortik abesteko nahia sortu zitzaigun” jarraitzen du. “Baina lehenago apur bat preparatu behar ginenenez, abesteko klaseak hartzen hasi ginen”, gehitzen du Paulak. “Gainera” jarraitzen du Paulak, “YouTuben askok eta askok abesten azaltzen ziren bideoak igotzen zituztela ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun hori. Beraz, duela hiru bat urte geure kanal propioa sortzea erabaki genuen”. Hala ere, ospea ez zitzaien bat-batean agertu, “apur bat kostatu zitzaigun hori”, aitortzen du Aitanak. “Lehenengo urtean 6.000 bat harpidetza izan genituen. 40.000 bigarrenean eta, azkenik, 200.000”.

100.000 bakarrik?
100.000 bakarrik?

YouTubera igotzen dituzten edukiei dagokienez, batez ere beraiek gustuko dituzten abestiak kontuan izaten dituztela diote, “garrantzitsua iruditzen zaigu geure ikusleek geure abestiak gustuko izatea, baina geu ere eroso sentitu behar gara abesten dugunarekin, bestela deserosotasuna transmititzen da”. Abesti gehienak ingelesezkoak dira, baina badira erderara itzulitako batzuk ere bai. Eta ikusleei dagokienez, “gehienak estatubatuarrak dira, mexikar asko dago ere bai, eta Ingalaterratik ere asko ikusten gaituzte” diote. Bestalde ahizpak izatea asko languntzen diela aitortzen dute “elkarri begira egoten gara maiz, izan ere horrek bestea abesten nola doan ulertzen laguntzen digu” dio Aitanak. “Gainera, bestea oso ondo ezagutzen dugu eta badakigu noraino ailegatu daitekeen eta elkarri laguntzea errazagoa egiten zaigu” jarraitzen du Paulak.

Askotan kaletik ezagutzen gaituzte” komentatzen du Paulak. “Geure herrian adibidez oso ebidentea da” jarraitzen du Aitanak. “Baina geure herritik kanpo ere bai. Esaterako, Donostian bertan behin Pimkieko hilaran ginela batzuk geure YouTubeko bideo bat jarri zuten geure aurrean geuri begiratzen ziguten bitartean eta gero ihes egin zuten geu agurtu gabe” azaltzen du Paulak. “Eta gu harrituta geratu ginen” dio farre egiten duen bitartean Aitanak.

Bestalde, haien telebistako karrerari dagokionez, saiatzearren Divinity kateko Cazamariposas saioko Cazastars lehiaketan parte hartzea erabaki zutela kontatu digute, “oso esperientzia ona izan genuen. Lehiaketa horri esker Sálvamen eta Divinityn abestea lortu genuen eta geure kontzerturik garrantzitsuena eman genuen Marbellan Alejandro Sanzen telonerak bezala. Izugarria izan zen”.

Izar harrapatutak
Izar ehizatuak

Bestalde, haien telebistako karrerari dagokionez, saiatzearren Divinity kateko Cazamariposas saioko Cazastars lehiaketan parte hartzea erabaki zutela kontatu digute, “oso esperientzia ona izan genuen. Lehiaketa horri esker Sálvamen eta Divinityn abestea lortu genuen eta geure kontzerturik garrantzitsuena eman genuen Marbellan Alejandro Sanzen telonerak bezala. Izugarria izan zen”.

Eta ez zaie gutxirako balio izan, izan ere horri eskerrak haien lehenengo diskoa kaleratzear daude. “A ze banda! irabaztearen saria disko bat kaleratzea zen” aitortu digu Paulak. “Oraingoz zazpi abesti propio ditugu eta hemendik hilabete batera, gutxi gora-behera kaleratuko dugu diskoa. Gainera, bideoklipa prestatzen ari gara” azaltzen digu Aitanak ekidin ezinezko irrifarre batekin.

Horrelako abeslaritza karrera batekin ederki jarrai dezaten opatzea besterik ez zaigu geratzen. Gora geure Twin Melody!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *